2020ko abenduaren 8an, atxilotu 9 pertsonen epaiketa ostiral honetan, azaroak 3, bukatuko da. Urriaren 3tik, sei gizon eta emazte bat Pariseko 16. korrekzional auzitegian deklaratzen ari dira «elkarte terrorristako gaizkile» akusaziopean. Tarnacen kasuak porrot egin eta bost urtera, «ezkerreko ultra aktibista» kalifikatu ditu Barne Ministerioak. Hala ere, epaiketa honek babes oldea piztu du eta horren karietara, azaroaren 4 honetan, gaualdi bat antolatua da Donaixtiko herriko gelan, 19:00etatik goiti.
Inkulpatuen pundu amankomun bakarra, libertario ideiak ukaitea eta hainbat borrokatan engaiatuak izaitea da. Salbuespeneko antiterrorrismo tresna, gero eta gehiago masiboki baliatzen da, da, pertsonen baita mugimendu sozial eta politikoen kontra.
19:00 mintzaldi-eztabaida «Antiterrorismoa, mugimendu kontestatzaileen zapaltzeko tresna» Inkulpatuen aldeko sustengu komitea eta Xabi Larralderen parte hartzearekin.
21:30 kontzertu
‘Le Chant et la Gratte’ (Frantses kantu pito eta poetikoak)
Traknar (punk rock)
SPARTAK Tupaq Amaru Dementiala (punk rap)
Les 1 Continents’ (rock punk alternatiboa).
Gaualdi osoan zehar, Ibilbilik prestaturiko bretaindar matahamiak dastatzen ahalko dira.