Azken asteetako nekazal mobilizazioak 🚜 direla eta, Gipuzkoako baserritar agroekologikook ere badugu zer esan. Argi dago sektorearen egoera kaxkarra dela, aldaketak eskatzen dira baina noruntz? Gure aldarriak: - Agroindustria, makroproiektuak eta janari sintetikoa bultzatu beharrean, administrazioak baserri txikiak eta eredu agroekologikorako trantsizioa landu ditzala - Merkataritza askeko edozein itun etetea - Landa eremuari lotutako burokrazia sinplifikatzea📚 - Belaunaldi erreleboa aurrera eramateko neurri zehatzak👩🏻🌾 - nekazaritza eta abeltzantzarako lurrak babestu, lehentasuna elikagaiak sortzeari emanez Eredu agroekologikoaren alde egiten duen oro animatzen dugu otsailaren 16an, ostirala, Gipuzkoako Foru Aldundira gerturatzera, 12:30tan. Ekarri zuen aldarriekin kartelak, lanabes txikiak... EREDU AGROEKOLOGIKOA DA IRTENBIDEA!
Egurra ta kandela baserritar ekintza