PALESTINAREN ALDEKO ELGARRETARATZEA | BAIONA
PALESTINAREN ALDEKO ELGARRETARATZEA | BAIONA

Boikot Israel, Palestina askatu!

“Israel eta Palestinaren arteko gatazka” deitzen denaren baitan gertakari berriak izan dira joan den urriaren 7-tik. Nazio Batuen Erakundeak Israelgo estatuaren gerra krimenak hainbat aldiz kondenatu baditu ere, azken urteetan geroz eta indar handiagoarekin jokatu du gobernuak. Palestinako herria apartheid egoera batetik genozidio bat jasaitera pasatzen ikusi dugu. Gaza aire libreko presondegi bat da eta laster hilerri erraldoi bat bilakatuko da.

Azken 75 urteetan, Palestinako lurraldeek ofentsiba kolonizatzailea jasaiten dute testuinguru geroz eta gogor eta umiliagarriagoan. Gaur egun, Israelgo Estatuak Hamas-en ekintzak baliatzen ditu bere politika hiltzaile eta kolonizatzaileak zilegiztatzeko eta palestinarren garbiketa etnikoa segitzeko. Adin guzietako palestinarren kontrako bortizkeria emendatuz joan da etengabe eta ez dira sekulan nazioarteko akordioak errespetatu. Izan ere, Gazako egoera larriari begiratzen diogun bitartean, Israelek gerla zibilera bultzatu nahi ditu herritarrak Zisjordanian, bortizkeria maila emendatuz.

Israel sortu eta eraiki da Estatu Batuen, Europar Batasunaren eta orohar mundu okzidantalaren laguntzarekin. Sustengu hauei esker sarraskiek aitzina segitzen dute, estatu okzidentalek armamenduaren bidez sakelak betez.

Horren parte da frantziar estatuak Israelgo gobernuaren genozidio politikari erakutsi sustengua. Israelen “erantzun legitimoa” aipatzean, Frantzia gertatzen ari den sarraskiaren kolaboratzaile bilakatzen da. Ez da harrigarria, frantziar estatu inperialistak beti eraman baititu politika kolonialak, hemen Euskal Herrian eta munduan zehar, eta ez baitzaio inoiz interesatu zapaldutako herriak entzutea eta beren autoderminaziorako eta izateko eskubidea onartzea.

Frantziak gaurregungo Palestinarekiko elkartasuna mugimendua baliatzen du oraindik txakur gehiago hedatzeko karriketan, elkarretaratzeak eta sustengu keinu guziak debekatuz. Errealitatea desitxuratzeaz gain, terrorismo hitza baliatuz, palestinarren eskubideen aldeko borroka eta antisemitismoa nahitara nahasten dute errepresioa zilegiztatzeko. Edozoin erresistentzia mugimendu terrorismotzat kalifikatuz, estatu arrazismo estrukturala indartzen dute. Horrekin diskurtso eta ekintza arrazistak handituz doaz. Urrats bat gehiago autoritarismoaren bidean funtsean, aho bakarrez hedabide guziek zabaldurik.

Palestinarren erresistentzia mugagabearekin segituko dugu bat egiten eta mobilizatzen! Horretarako, elkarretaratzea deitzen dugu urriaren 28-an, 17:00-etan, Baionako geltokia aitzinean.

Errekatik itsasora, Palestina aske izango da!

Gora Palestina!

Duela 1 urte
Baiona, geltokia
Trein geltokia
common.add_to_calendar
event.download_flyer